ALECOP enpresa, MONDRAGON korporazioko enpresa bat da, Heziketa eta Prestakuntza Tekniko eta Profesionaleko proiektuen garapenean espezializatua, eta Espainiako merkatuan buruan da ekipamendu didaktiko teknikoa diseinatu eta fabrikatzeari dagokionez.
José María Arizmendiarrieta jaunak, MONDRAGON kooperazio-mugimenduaren sortzaileak, gizarteak zein ekoizpen- eta zerbitzu-sistemak egiten zituzten benetako eskariak asebetetzeko behar bezala gaitutako pertsonak izateko premiari erantzunez, 60eko hamarkadaren hasieran abian jarritako esperientziaren ondorio da.
Hastapenean, alternantziari begirako prestakuntzari erreparatzen bazion ere, gaur egun, ALECOP enpresaren jarduera askoz ere zabalagoa da, eta bere jardunetan sartzen dira: heziketa arloko aholkularitza-zerbitzuak, enpresen akonpainamendurako zerbitzuak pertsonen ikaskuntzaren kudeaketan eta beren argitalpen teknikoetan, eta ekipamendu didaktiko teknikoaren kontzeptualizazioa eta fabrikazioa.
ALECOP enpresan, erakundeen emaitzetan ekarpena egiten dugu, ikaskuntzako eta talentuaren garapenerako irtenbideei esker.
MLAKOOP MONDRAGON korporazioko bi enpresa historikoen bat-egitearen ondorio da, beren indarguneak sendotu dituztenak enpresetara bideratutako neurrirako irtenbideak, zerbitzuak eta produktuak eskaintzeko, prestakuntzaren eta hizkuntzen ildotik.
MONDRAGON korporazioa
Liderra den talde baten babesa
MLAKOOP MONDRAGON korporazioaren barruan dago, erakunde bakana, bere kooperazio-eredua kontuan izanik, eta Europa mailan enpresa-erakunde nagusietako bat.
MONDRAGON korporazioak 85.000 pertsonatik gorako plantilla du, hainbat sektoretan, esate baterako, industrian, banaketan, osasunean, ezagutzan eta finantza arloan, eta nazioartekotzeari dagokionez, 15 herrialde baino gehiagotan du presentzia. Horrez gain, MONDRAGON korporazioak 9 I+G+b zentro hartzen ditu beregain, eta bere unibertsitatea ere badu.