Datuen Babesari buruzko oinarrizko informazioa
Tratamenduaren Arduraduna: Mondragon Lingua-Alecop, S.Coop. (ES-F72523962).
Helburuak: Gure produktuak eta zerbitzuak eskaini eta kudeatzea. Interesa duten pertsonekin harremanetarako, kontsultak egiteko eta jakinarazpenetarako tresna bat eskaintzea. Informazio-eskaerei, kontsultei, eskariei eta aurrekontuei erantzutea. Interneten dugun presentzia korporatiboa kudeatu eta aztertzea.
Legitimazioa: Gure produktuak eta zerbitzuak kudeatzeko datuak tratatzeko premia ("kontratuzko harremana"). Pertsona erabiltzailearen berariazko baimena. Bidezko interesa.
Hartzaileak: Ez da datuak hirugarrenei lagatzea aurreikusten, legez ezarritako kasuetan izan ezik.
Gordeta mantentzea: Araudi aplikagarrietan (zerga arlokoa, merkataritza arlokoa, etab.) ezarritako epeak.
Eskubideak: Sartu, zuzendu, mugatu, ezabatu, aurkatu eta lekuz aldatzeko eskubideak erabiltzeko bideak: Arrasateko (Gipuzkoa) Loramendi kalea 11, (20500, Arrasate) / (+34) 943712055 / mlarrasate@mondragonlingua.com
Pribatutasun-politika eta MLAKOOP sozietate kooperatiboaren webguneko eta gizarte-sareetako datu pertsonalen babesari buruzko informazio osoa.
MLAKOOP sozietate kooperatibo bat da, eta bere helburuak dira: hizkuntzen irakaskuntzako, itzulpengintzako eta komunikazioko zerbitzu profesionalak ematea; hezkuntza baliabide inplizituak eskaintzea prestakuntza-, fabrikazio- eta salmenta-prozesuetan; instalazio elektrikoen, elementu didaktikoen, muntaketa industrialen (enkarguaren edo ikerketa-proiektuaren arabera), jarduera industrial eta komertzialen (osagarriak edo lotutakoak) hornidura, merkaturatzea, alokairua edo rentinga eskaintzea.
www.mlakoop.com helbidean kokatutako webgunea (aurrerantzean, “webgunea”) MLAKOOP sozietate kooperatiboaren jabetzakoa da.
Webgune hori bisitatzen eta erabiltzen duen pertsona (aurrerantzean, "pertsona erabiltzailea") webgunearen erabiltzaile da.
1. Tratamenduaren Arduraduna
“Mondragon Lingua-Alecop, S.Coop.” sozietate kooperatiboak (aurrerantzean, “MLAKOOP” edo “enpresa”), datuen babesari buruzko araudian ezarritako baldintzetan, Tratamenduaren Arduradun modura jarduten du bere webgune ofizialetan, aplikazio mugikorretan ("APP-ak"), eta enpresaren gizarte-sareetan eta sare profesionaletan ageri diren datu pertsonalen tratamenduari dagokionez.
Tratamenduaren Arduraduna: Mondragon Lingua-Alecop, S.Coop. “MLAKOOP”
IFZ: ES-F72523962
Helbidea: Loramendi kalea 11
Herria: 20500, Arrasate (Gipuzkoa)
Telefono-zenbakia: (+34) 943712055
Helbide elektronikoa: mlarrasate@mondragonlingua.com
2. Legeria osagarriak
Honako hau da MLAKOOP sozietate kooperatiboak egiten dituen datuen tratamenduetan aplikatzeko datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko araudia:
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 EB Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena ("DBEO").
3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa ("DBEGBLO").
Horiek osatzeko eta garatzeko arauak.
3. Webguneak, APP-ak eta kanalak gizarte-sareetan eta sare profesionaletan
MLAKOOP sozietate kooperatiboaren webgune nagusia www.mlakoop.com helbidean dago kokatuta. Pribatutasun-politika honen ondorioetarako, aurrerantzean, MLAKOOP sozietate kooperatiboaren webgune ofizialak, horietako “APP-ak” eta enpresako gizarte-sareetako eta sare profesionaletako kanal ofizialak "webgune" modura izendatuko dira guztiak, kontrakoa zehaztean denean izan ezik.
4. Datuen tratamenduen helburuak eta oinarri juridiko legitimatzaileak.
Datu Pertsonalen Babesari buruz indarrean den araudia betez, pertsona erabiltzaileei jakinarazten zaie webgunean kokatutako edozein bitarteko erabiliz edo bertako APP-en bidez edo MLAKOOP sozietate kooperatiboaren gizarte-sareetako edo sare profesionalen bidez (posta elektronikoz, inprimaki bidez, eremu pribatuetatik, mezuekin, informazio-buletinetara harpidetuta, etab.), edo berau erabiltzearen ondorioz, helarazten dituzten datu pertsonalak MLAKOOP sozietate kooperatiboaren datuen tratamendurako sistemetara gaineratu ahal izango direla.
Honako hauek dira MLAKOOP sozietate kooperatiboaren webgunearen bidez egin daitezkeen datuen tratamenduen helburuak:
BEZEROAK ETA WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK
Helburua: MLAKOOP sozietate kooperatiboaren produktuak eta zerbitzuak eskaini eta kudeatzea, hala badagokio, online kontratatzeko eta kudeatzeko aukera izanik.
Oinarri juridikoa: produktuak eta zerbitzuak kudeatzeko datuak tratatzeko premia ("kontratuzko" edo "kontratu aurreko" harremana, DBEO erregelamenduko 6.1.b artikuluaren arabera).
Balizko hartzaileak: ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, eskatutako produktuen edo zerbitzuen kudeaketaren faseren batean esku hartzen duten MLAKOOP sozietate kooperatiboko hornitzaileei bideratutakoak, eta legez ezarritakoak, salbuetsita.
Eskubideak: Begiratu "Pertsona Interesdunen Eskubideak" atala.
INFORMAZIO-ESKATZAILEAK
Helburua: harremana ezarritako pertsona interesatuekin harremanetarako, kontsultak egiteko eta jakinarazpenetarako tresnak eskaintzea. Informazio-eskaerei, kontsultei, eskariei eta aurrekontuei erantzutea.
Oinarri juridikoa: Pertsona interesdunaren baimena (DBEO, 6.1.a artikulua), bere datuak helburu horiekin helarazten dituenean, "Harremana", "Eskatu aurrekontua" edo antzekoen inprimakiak betez, eta baldintzak eta pribatutasun-politika onartzeko laukitxoak aktibatuz.
Balizko hartzaileak: Ez da datuak hirugarrenei jakinaraztea aurreikusten.
Eskubideak: Begiratu "Pertsona Interesdunen Eskubideak" atala.
BERRIPAPEREN HARPIDEDUNAK ETA INFORMAZIO-POSTEN HARTZAILEAK
Helburua: harremana ezarritako pertsona interesatuekin harremanetarako, kontsultak egiteko eta jakinarazpenetarako tresnak eskaintzea. Informazio-eskaerei, kontsultei, eskariei eta aurrekontuei erantzutea.
Oinarri juridikoa: Pertsona interesdunaren baimena (DBEO, 6.1.a artikulua), bere datuak helburu horiekin helarazten dituenean, "berripaperean" harpidetuz edo jakinarazpen mota hauek hartzea onartzeko laukitxoak aktibatuz.
Balizko hartzaileak: Ez da datuak hirugarrenei jakinaraztea aurreikusten.
Eskubideak: informazio-buletinetara edo antzeko zerbitzuetara harpidetuz gero, pertsona erabiltzaileek aukera izango dute zerbitzu horietan baja ematea eskatzeko, nahi dutenean. Horretarako, eskaera bat bideratu beharko dute mlarrasate@mondragonlingua.com helbide elektronikora, edo MLAKOOP sozietate kooperatiboak horretarako eskaintzen duen beste edozein bitarteko erabili dezakete, esate baterako, informazio-buletinetako azken zatian dagoen “Baja eman” edo “Unsubscribe” izeneko mekanismoarekin.
Beste eskubide batzuk: Begiratu "Pertsona Interesdunen Eskubideak" atala.
WEBGUNEAREN ETA KANALAK GIZARTE-SAREETAKO KANALEN PERTSONA ERABILTZAILEAK
Helburua: MLAKOOP sozietate kooperatiboaren jardueren eta ekimenen, edo bere partaidetzarekin garatzen direnen berri eman, antolatu eta hedatzea, hirugarren pertsonek eta erakundeek emandako iritzi eta egindako balorazioekin batera.
Oinarri juridikoa: MLAKOOP sozietate kooperatiboaren bidezko interesa (DBEO, 6.1.f artikulua), bere produktuak, zerbitzuak eta jarduerak ezagutaraztekoa.
Balizko hartzaileak: Ez da datuak hirugarrenei jakinaraztea aurreikusten, emandako iritziak eta egindako balorazioak argitaratu eta hedatzea salbu.
Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatu edo baztertzeko eskubidea: Pertsona nabigatzaileak "Cookieen Konfigurazioa" tresnak ditu uneoro erabilgarri bere nabigatzailean eta webgunean, helburu horrekin.
Beste eskubide batzuk: Begiratu "Pertsona Interesdunen Eskubideak" atala.
WEBGUNEAREN ETA KANALAK GIZARTE-SAREETAKO KANALEN PERTSONA ERABILTZAILEAK
Helburua: Gure webguneen eta "APP-en" erabilera eta gizarte-sareetan eta sare profesionaletan dugun presentzia korporatiboa kudeatzea eta aztertzea.
Oinarri juridiko nagusia: MLAKOOP sozietate kooperatiboaren bidezko interesa (DBEO, 6.1.f artikulua), bere webgunea eta gizarte-sareetako eta sare profesionaletako kanalen funtzionamendua ezagutu eta kudeatzekoa.
Oinarri juridiko espezifikoa: Pertsona interesdunaren baimena (DBEO, 6.1.f artikulua), datuen azterketa antzeko cookie analitiko, publizitateko edo teknologikoen erabileran oinarritzen denean, cookieak erabiltzea onartuz emana.
Balizko hartzaileak: Ez da datuak hirugarrenei jakinaraztea aurreikusten.
Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatu edo baztertzeko eskubidea: Pertsona nabigatzaileak "Cookieen Konfigurazioa" tresnak ditu uneoro erabilgarri bere nabigatzailean eta webgunean, helburu horrekin.
Beste eskubide batzuk: Begiratu "Pertsona Interesdunen Eskubideak" atala.
ENPLEGU-ESKATZAILEAK WEBGUNEAREN ETA GIZARTE-SAREETAKO KANALEN BIDEZ
Helburua: MLAKOOP sozietate kooperatiboan lan egiteko interesa duten pertsonekin harremanak izateko, kontsultak egiteko eta jakinarazpenak egiteko, eta, hala badagokio, enpresak langileak hautatzeko dituen prozesuetan pertsona horiek parte hartzera gonbidatzeko tresna bat eskaintzea.
Oinarri juridikoa: hautagaitzak kudeatzeko (DBEO, 6.1.b artikulua) eta, webgunea erabiltzeko, pertsona interesdunaren baimena (DBEO, 6.1.a) kudeatzeko, datuak tratatzeko premia.
Balizko hartzaileak: Ez da datuak hirugarrenei jakinaraztea aurreikusten.
Eskubideak: Begiratu "Pertsona Interesdunen Eskubideak" atala.
5. Datuak gordeta mantentzeko epeak
Emandako datu pertsonalak horiek jasotzearen helburua betetzeko eta helburu horretatik erator daitezkeen balizko erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denboraz, edo kasu bakoitzean araudi aplikagarrian (kontabilitatekoa, zerga arlokoa, merkataritzakoa, kontsumo arlokoa, etab.) ezarritako epez gordeko dira. Epe hori igarota, datuak ezabatu egingo dira, horien konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak hartuz.
6. Pertsona interesdunen eskubideak
Aukera izango duzu datu pertsonalen babesari dagozkion eskubideak erabiltzeko (eskuratzea, zuzentzea, ezabatzea, tratamendua mugatzea, lekualdatzea eta aurkatzea). Era berean, aukera duzu emandako baimena atzera botatzeko, edo arlo horrekin lotutako beste edozein eskaera egiteko. Horretarako bide hauetakoren bat erabili behar duzu: idatziz, MLAKOOP sozietate kooperatibora, Arrasateko (Gipuzkoa) Loramendi kaleko 11 zenbakira (20500 Arrasate); telefonoz (+34) 943712055, telefono-zenbakian; edo helbide elektroniko honetara joz:mlarrasate@mondragonlingua.com.
Eskaerarekin batera pertsona eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko dokumentu baten kopia atxiki beharko da. Eskaera legezko ordezkari izaeran eginez gero, pertsona eskatzailearen nortasuna egiaztatzeko dokumentuaren kopia ez ezik, ordezkaritza hori egiaztatzeko agiri bat atxiki beharko duzu.
Eskaeren ebazpenarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat aurkeztu nahi baduzu, Datuen Babeserako Espainiako Agentziara jo dezakezu: www.aepd.es
7. Datu pertsonalak jasotzea
MLAKOOP sozietate kooperatiboak ez dizu datu pertsonalik eskatuko webgunera sartzeko. Haatik, webgunean egon daitezke inprimakiak (adibidez, "Harremana"), eremu pribatuak, informazio-buletinetarako harpidetzak eta abar, pertsona erabiltzaileak erabili ahal izateko, datu pertsonalak ematea eskatzen dituztenak, gehienetan, identifikaziokoak edo harremanetakoak. Pertsona erabiltzaileak modu askean eta bere borondatez ematen ditu bere datu pertsonalak. MLAKOOP sozietate kooperatiboak eskatutako zerbitzua burutzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Edozein eduki mota (datuak, dokumentuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) igorri/sartzen duen erabiltzaileak adierazi eta bermatu egiten du hemen adierazitako baldintzetara eta indarrean dagoen legeriara egokitzen dela. Hirugarrenen datu pertsonalak gaineratzen dituen erabiltzaileak adierazten du bere berariazko baimen frogagarria duela datu horiek tratatzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Pertsona erabiltzailea da jasotzen diren datuen egiazkotasunaren, zuzentasunaren eta tratamendu legitimoaren arduraduna, eta MLAKOOP sozietate kooperatiboa horri buruzko edozein erantzukizunetik at geratzen da. Pertsona erabiltzaileek bermatzen dute helarazitako datu pertsonalak zehatzak, gaurkotuak eta egiazkoak direla eta, horren gaineko erantzuleak dira, eta behar bezala eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute.
Webguneko inprimakietan edo eremu pribatuetan derrigorrezko modura adierazitako eremuak betetzen ez badira, edo akatsekin betetzen badira, litekeena da MLAKOOP sozietate kooperatiboak pertsona erabiltzailearen eskaerak ezin artatzea.
MLAKOOP sozietate kooperatiboak modu egokian jasoko ditu datu pertsonalak, webguneko xede, erabilera, zerbitzu edo prestazioen arabera, modu jakin, zehatz eta legitimoan. Horrenbestez, ez dira, inolaz ere, erabiliko bitarteko iruzurti, desleial edo bidegabeak, edo pertsona erabiltzaileen eskubideak arriskuan jar dezaketenik.
Webgunearen bidez informazioa igortzeko, bertako zerbitzu ezberdinetara erregistratu edo harpidetzeko, edo eremu pribatuak erabiltzeko, ezinbestekoa da pribatutasun-politika honetan deskribatutako datuak, webgunearen baldintza orokorretan, tratatzeko berariazko baimena.
8. Datu espezifikoen tratamendua: Adin txikikoen datuak
Webgune honetako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak ez daude, espezifikoki, adin txikikoei zuzenduta. Gure produktu edo zerbitzuetako zenbait, espezifikoki adin txikikoei zuzenduko balira, MLAKOOP sozietate kooperatiboak, datu pertsonalak jasotzeko edo, hala badagokio, datuak tratatzeko, gurasoen edo legezko tutoreen baimena eskatuko luke.
MLAKOOP sozietate kooperatiboak gomendatzen die pertsona erabiltzaileei kontrol-agintariek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteari dagokionez garatu dituzten material ezberdinak kontsultatzeko. Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, bideo hezitzaileak, etab.) eskuragarri dago Datuen Babeserako Euskadiko eta Espainiako Agentzien webguneetan.
9. Datu espezifikoen tratamendua: enplegu-eskatzaileak
Inprimaki, posta elektroniko, enpresak gizarte-sareetan edo sare profesionaletan dituen kanalak edo antzeko mekanismoak erabiliz, MLAKOOP sozietate kooperatiboan lan egiteko bere hautagaitza eskaintzeko, bere curriculum vitaea ematen duen pertsonak, Datu Pertsonalen Babesari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, badaki bere enplegu-eskaeraren bidez helarazitako datuak "Curriculumak eta Langileen Hautaketa" izeneko gure datuen tratamendura gaineratuko direla.
Bere datuak, aurrera begira, MLAKOOP sozietate kooperatiboaren langileak hautatzeko egin ditzakeen prozesuetan parte har dezan erabili ahal izango dira. Prozesu horiek barnean egin daitezke, edo MLAKOOP sozietate kooperatiboak langileak hautatzeko prozesuak burutzeko kontratatzen dituen kanpoko enpresek egin ditzakete.
MLAKOOP sozietate kooperatiboak urtebete inguruan gordeko ditu curriculumak. Denbora hori igaro ondoren, datuak suntsitu egingo dira, horien konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak aplikatuz.
Deskribatutako helburuetakoren batekin ados egon ezean, lehenbailehen idatziz jakinarazteko eskertuko genizuke. Era berean, zure datuetan aldaketaren bat balego, horren berri izatea eskertuko genizuke.
Zure datu pertsonalak babesteari buruzko eskubideak (ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, lekualdatzea, aurkatzea, etab.) erabil ditzakezu, eta arlo horri buruzko edozein eskaera egin dezakezu Pribatutasun Politika honetako "Pertsona Interesdunen Eskubideak" atalean adierazitakoaren arabera.
10. Datu espezifikoen tratamendua: Erregistroak eta harpidetzak
Informazio-buletinetan edo beren datu pertsonalen tratamendua dakarten antzeko zerbitzuetan harpidetuz gero, pertsona erabiltzaileek aukera izango dute zerbitzu horietan baja emateko hala nahi dutenean. Horretarako, eskaera bideratu beharko dute mlarrasate@mondragonlingua.com helbide elektronikora, edo MLAKOOP sozietate kooperatiboak horretarako eskaintzen duen beste edozein bitarteko erabil dezakete, esate baterako, "Baja eman" edo "Unsubscribe" izeneko mekanismoa erabiliz, informazio-buletinen azken zatian dagoena.
11. Datu espezifikoen tratamendua: Trafiko-datuak
Webgune honen bidez zerbitzu hobea eskaintzeko xedez, pertsona erabiltzailearen gailuaren IP helbidea eta beste zenbait ezaugarri erregistratu daitezke. Horrela, ondoren datuak prozesatu ahal izango dira, bisita kopurua, bisiten jatorri geografikoa, erabilitako gailu motak eta webgunearen prestazioak eta erabilera hobetzeko beste datu batzuk estatistikoki aztertze aldera.
12. Gizarte-sareetarako eta web-kanaletarako esteka
Werbgune honek gizarte-sareetarako, sare profesionaletarako eta kanpoko webgune zein web-kanaletarako estekak eskain ditzake. MLAKOOP sozietate kooperatiboak ez du inolako erantzukizunik baitaratzen estekatutako gune horiekiko. MLAKOOP sozietate kooperatiboarekin lotutako gizarte-sare, sare profesional nahiz kanpoko webgune zein web-kanaletara webgune honetan dauden esteken bidez edo beste edozein modutara sartzen den pertsona erabiltzaileak badaki aldez aurretik eta berariaz erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookieen gaineko politikak edo edozein baldintza edo arau gizarte-sare, sare profesional nahiz kanpoko webgune zein web-kanalen arduradun diren erakundeen mende daudela, eta sekula ez MLAKOOP sozietate kooperatiboaren mende.
13. LAKOOP sozietate kooperatiboan presentzia gizarte-sareetan
MLAKOOP sozietate kooperatiboak profilak izan ditzake gizarte-sareetan eta sare profesionaletan, nagusiki, bere produktuak, zerbitzuak eta jarduerak ezagutzera emateko helburuarekin. Kanal horien bidez eskainitako argitalpenak orientagarriak izango dira.
MLAKOOP sozietate kooperatiboaren profiletan, gizarte-sareko edo sare profesionaleko bere profilarekin, erregistratzean, pertsona erabiltzaileak berariazko baimena ematen dio MLAKOOP sozietate kooperatiboari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honi jarraikiz trata ditzan.
Pertsona erabiltzaileei jakinarazten zaie MLAKOOP sozietate kooperatiboaren gizarte-sareak erabiliz argitaratzen dituzten informazioak eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, planoak, grafikoak, aipuak, mezuak edo bestelako materiala, hala badagokio, datu pertsonalak barne) gizarte-sare eta sare profesional horietako beste pertsona erabiltzaileen eskuragarri gera daitezkeela publikoki, eta bertako bisitarien artean ikusgai, aipagai eta libreki partekatzeko moduan egon ahal izango direla, gizarte-sare edo sare profesional bakoitzak ezarritako baldintzetan.
Gizarte-sare edo sare profesional bakoitzeko erabiltzailearen profilaren konfiguraziotik, pertsona erabiltzaileak konfiguratu dezake zer informazio egin nahi duen publiko kasu bakoitzean, eman dituen baimenak ikus ditzake, horiek ezabatu eta desaktibatu ditzake, eta bere argitalpenak bere irizpenaren arabera eta gizarte-sare edo sare profesional bakoitza erabiltzeko arauei jarraikiz kudeatu ditzake.
Pertsona erabiltzailea izango da bere argitalpenek indarreko legeria, dagokion gizarte-sareak eta sare profesionalak ezarritako erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politikak, eta MLAKOOP sozietate kooperatiboarenak, errespetatzearen gaineko arduradun bakarra, eta azken horrek ez du inolako erantzukizunik pertsona erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenen gainean. MLAKOOP sozietate kooperatiboak indarreko legeria, ezarritako erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politikak urratzen dituzten edukiak edo, egokitzat jotzen dituenak, ezabatuko ditu, aldebakarreko erabakiz eta aurretik abisatu gabe.
MLAKOOP sozietate kooperatiboak beste prefil batzuk jarraitu ditzake, Facebook, Instagram, Linkedin, YouTube eta beste gizarte-sare edo sare profesional batzuetan, eta horrek ez du esanahiko horiekin inolako loturarik duenik.
Aldi berean, MLAKOOP sozietate kooperatiboak Facebook, Instagram, Linkedin, YouTube eta beste gizarte-sare edo sare profesional batzuetan dituen kanalak sare horietako beste pertsona erabiltzaile batzuek jarraitu ditzakete, eta horrek ez du esanahiko horiekin inolako loturarik duenik.
MLAKOOP sozietate kooperatiboak bide horietatik jasotako mezuei edo aipuei ez erantzuteko eskubidea gordetzen du. MLAKOOP sozietate kooperatiboak bere gizarte-sareetan igorritako argitalpenak aldatu edo ezabatu ditzake, edonoiz, eta aurretik abisurik eman gabe.
Gizarte-sareetan edo sare profesionaletan jarraitzaile egitean edo "Gustuko dut" klikatzean (edo antzeko erabilerak), zure datu pertsonalak, pribatutasun-politiken arabera, dagokion gizarte-sare edo sare profesionalaren ingurunean tratatzea, MLAKOOP sozietate kooperatiboak harremanen zerrendan jasotzen diren datuak eskuratzea eta bere argitalpenak, berariaz komertzialak direnak barne, zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea baimentzen duzu.
Pertsona erabiltzaileak MLAKOOP sozietate kooperatiboaren gizarte-sareetan edo sare profesionaletan bere kanal ofizialak jarraitzeari utzi nahi badio, sare bakoitzak horretarako erabilgarri jarritako tresna erabili behar du.
14. Segurtasun-neurriak
MLAKOOP sozietate kooperatiboak bere datuen tratamenduan jasotzen diren datu pertsonalak horien segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea, edo baimenik gabe tratatu edo eskuratzea ekiditeko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolaketa erakoak hartuz tratatuko ditu, kontuan izanik teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta aurrez aurre ageri diren arriskuak, hala giza ekintzaren, nola bitarteko fisiko edo naturalaren ondoriozkoak, datu pertsonalak tratatzeko segurtasun-neurriei dagokienez aplikagarri den indarreko legeriarekin bat etorriz. Haatik, pertsona erabiltzaileei jakinarazten zaie informatika-segurtasunezko neurriak ez direla zeharkaezinak, eta ez daude balizko sartze bidegabeko edo desegokietatik libre, eta horiek ez lirateke MLAKOOP sozietate kooperatiboaren erantzukizunekoak.
Pertsona erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatze aldera, webgune honetan konexio seguruko geruza-protokoloetan (http) oinarritutako enkriptatze-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
15. Segurtasun-arrakalak
Pertsona erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dizkio MLAKOOP sozietate kooperatiboari hauek: webgunearekin, eremu pribatuekin, sarbide-gakoekin, gizarte-sareetako presentziarekin lotutako edozein gorabehera, segurtasun-arrakala, hautemandako bidegabeko edo baimendu gabeko sarbidea, edo informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna edo webgunearen funtzionamendu egokia arriskuan jartzen duen edozein inguruabar.
Ohartarazteko lehentasunezko mekanismo modura (+34) 943712055 telefono-zenbakia eta mlarrasate@mondragonlingua.com. helbide elektronikoa ezartzen dira.
16. Konfidentzialtasun-betebeharra
MLAKOOP sozietate kooperatiboak konpromisoa du webgunearen pertsona erabiltzaileen datuen pribatutasunarekin eta babesarekin. Horien datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira, eta araudi hau betez. MLAKOOP sozietate kooperatiboan lan egiten duten pertsonei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala edo konfidentzialtasuna gordetzeko beren betebeharraren gainean.
17. Indarraldia eta aldaketak
MLAKOOP sozietate kooperatiboak bere pribatutasun-politika bere irizpenaren, legegintza-aldaketen edo jurisprudentziako aldaketen arabera aldatzeko eskubidea gordetzen du. MLAKOOP sozietate kooperatiboak aldaketaren bat egingo balu, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, eta pertsona erabiltzaileak hor bertan izango dezake horren berri. Edonola ere, pertsona erabiltzaileekiko harremana webgunera sartzen den une jakinean aurreikusten diren arauen baitakoa izango da. Horregatik, MLAKOOP sozietate kooperatiboak, webgunera konektatzen denero, pribatutasun-politika hau behatzea gomendatzen dio.
18. Jurisdikzioa
MLAKOOP sozietate kooperatiboaren eta pertsona erabiltzailearen arteko harremanak legeria aplikagarriari buruz indarrean den araudian xedatutakoarekin eta eskumeneko jurisdikzioarekin bat etorriz ezarriko da. Haatik, araudian aurreikusten denean aldeak foru baten mende jartzeko aukera, MLAKOOP sozietate kooperatiboa eta pertsona erabiltzailea Bergarako (Gipuzkoa, Espainia) Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira, legokiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginez.
MLAKOOP sozietate kooperatiboak aurreko baldintzak betetzen ote diren begiratuko du, eta webgune honetan aurkeztutako edukiak modu egokian erabiltzen ote diren, Zuzenbidez legozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak erabiliz, izaera ekonomikokoak barne.