Kanal etikoa

MondragonLingua ALECOP, S.Coop. sozietate kooperatiboak, (aurrerantzean, “MLAKOOP”) bere Kanal Etikoa ipintzen du zure eskura, jarduerekin zerikusia duten pertsonek, modu konfidentzialean, legezko arau-haustea izan daitekeen edozein ekintza edo ez-egiteri buruzko informazioa eman ahal izan dezaten, bereziki zigor edo administrazio arlokoa.

MLAKOOP sozietate kooperatiboak bidegabeko egintzekiko, arau-hausteekiko edo edozein ustelkeria, jazarpen edo diskriminazioarekiko "zero tolerantziako" printzipioan oinarritutako enpresa-etikako politika korporatiboa jarraitzen du.

Gure Kanal Etikoa kanpoko enpresa batek kudeatzen du, jasotzen diren komunikazioei ahalik eta konfidentzialtasun eta objektibotasun handiena emateko xedez.

Kanal Etikoa erabiltzeko, ezinbestekoa da pertsona erabiltzaileek fede onez jardutea. Kanal Etikoa erabiliz helarazten duzun informazioa egiazkoa izan behar da, eta legea edo korporazio-arauak urratzea ekar dezakeen egintza edo ez-egite bati buruzkoa izan beharko da esklusiboki. Galarazitako dago Kanal Etikoa beste helburu batzuetarako erabiltzea.

Araudiak bermatzen du Kanal Etikoa ondo erabiltzen duten pertsonenganako errepresaliarik ez egotea, baina zigorrak ere ezartzen ditu fede txarrez erabiltzen denerako, esate baterako, informazio faltsuak edo osatugabeak helarazteko erabiltzen denerako.

Kanal Etikoa honako hizkuntza hauetan dago erabilgarri:

Gure Kanal Etikoaren eta Barneko Informazio Sistemaren funtzionamenduak, uneoro beteko ditu, honako hauetan ezartzen dena: Europar Batasunaren 2019/1937 Zuzentaraua, Batasuneko Zuzenbidearen urraketak salatzen dituzten pertsonen babesari buruzkoa; otsailaren 20ko 2/2023 Legea, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa; eta hura osatzeko, garatzeko edo ordezteko beste arau batzuk.

Gai honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, gurekin jar zaitezke harremanetan honako helbide elektroniko hau erabiliz: mlarrasate@mondragonlingua.com