Legezko informazioa eta erabilera-baldintzak

Indarreko araudia betez, jakinarazten dizugu www.mlakoop.com interneteko domeinua eta webgune hau  “MONDRAGON LINGUA-ALECOP, S. COOP.” (aurrerantzean “MLAKOOP” edo “Tratamenduaren Arduraduna”) sozietate kooperatiboaren jabetzakoak direla, ES-F72523962 IFZ duena, eta egoitza soziala Arrasateko (Gipuzkoa) Loramendi kaleko 11 zenbakian duena, (20500, Arrasate), (+34) 943712055 telefono-zenbakiarekin, eta mlarrasate@mondragonlingua.com helbide elektronikoaren jabe izanik, eta Euskadiko Koperatiben Erregistroan 20220048 inskripzio-kodearekin inskribatuta dagoela.

MLAKOOP sozietate kooperatibo bat da, eta bere helburuak dira: hizkuntzen irakaskuntzako, itzulpengintzako eta komunikazioko zerbitzu profesionalak ematea; hezkuntza baliabide inplizituak eskaintzea prestakuntza-, fabrikazio- eta salmenta-prozesuetan; instalazio elektrikoen, elementu didaktikoen, muntaketa industrialen (enkarguaren edo ikerketa-proiektuaren arabera), jarduera industrial eta komertzialen (osagarriak edo lotutakoak) hornidura, merkaturatzea, alokairua edo rentinga eskaintzea.

www.mlakoop.com helbidean kokatutako webgunea (aurrerantzean, “webgunea”) MLAKOOP sozietate kooperatiboaren jabetzakoa da.

Webgune hori bisitatzen eta erabiltzen duen pertsona (aurrerantzean, "pertsona erabiltzailea") webgunearen erabiltzaile da.

 

1. Tratamenduaren Arduraduna

MLAKOOP sozietate kooperatiboak, datuen babesari buruzko araudian ezarritako baldintzetan, "Tratamenduaren Arduradun" gisa jarduten du, webgune honen bidez egiten diren datu pertsonalen (webgunearen pertsona erabiltzaileak, informazio-eskatzaileak, aurrekontu-eskatzaileak, informazio-buletinetako harpidedunak, etab.) tratamenduei dagokienez. Haatik, MLAKOOP sozietate kooperatiboak kanpoko webgune edo gizarte-sareekin lotutako albisteak edo haietako estekak argitaratzen dituenean, bere zeregina informazioa ematea baino ez da, eta albisteetako eta esteketako edukiekin lotuta egin daitezkeen datu pertsonalen balizko tratamenduak, eta pertsona erabiltzaileen aldetik horien gainean egindako erabilera, ez dira MLAKOOP sozietate kooperatiboaren titulartasunekoak.

 

2. Helburuak

Webgunearen helburu nagusiak dira Tratamenduaren Arduradunarekin lotutako produktuak, zerbitzuak eta jarduerak ezagutarazi, eskaini eta kudeatzea, interesa duten pertsonekin harremanetarako, kontsultak egiteko eta jakinarazpenetarako tresna bat eskaintzea, eskaera eta eskariei erantzunez, eta MLAKOOP sozietate kooperatiboaren partaidetzarekin garatzen diren jardueren eta ekimenen berri eman, antolatu eta hedatzea.

 

3. Baldintza Orokorrak

Pertsona erabiltzailea bere borondatez sartzen da webgune honetara. Webgune honetara sartzea doakoa da. Webgune honetan nabigatzeak berekin dakar legezko ohartarazpenak, erabilera-baldintzak, pribatutasun-politika (gaineratu Pribatutasun-politikako orrialderako esteka) eta bertan dauden cookieen gaineko politika onartu eta ezagutzea. Pertsona erabiltzailea baldintza horiekin ados ez badago, eta erreparorik gabe onartzen ez baditu, ezingo du webgunea erabili.

Webgunera sartzea eta bertan dagoen informazioa eta aplikazioak erabiltzeko modua pertsona erabiltzailearen erantzukizuna dira esklusiboki, eta konpromisoa hartzen du hori guztiori fede ona zein ordenamendu juridikoa errespetatuz erabiltzeko, modu etikoan, eta bere helburuekin bat etorriz. Pertsona erabiltzaileak ezin ditu bidegabe erabili webgunean jasotzen diren informazioa eta aplikazioak, eta ezin du bertako edukia, funtzionamendua, MLAKOOP sozietate kooperatiboaren edo beste pertsona erabiltzaile batzuen informatika-sistemak kaltetu edo aldaraz ditzaketen ekintzarik burutu.

Debekatuta dago pertsona erabiltzaileek eduki faltsuak edo zehaztugabeak gaineratu edo jakinaraztea, eta MLAKOOP sozietate kooperatiboak, webgunearen pertsona erabiltzaileek edo hirugarrenek modu okerrean jardutea dakarten edo ekar dezaketenak.

Debekatuta dago hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzea, aurretik haien berariazko baimena izan ezean. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea beren identitatea ordezteko xedez. Pertsona erabiltzailea izango da sorrarazten dituen kalteen erantzule bakarra.

 

4. Bermeak baztertzea eta erantzukizuna

Tratamenduaren Arduradunak eginahal guztiak egingo ditu webgunean argitaratzen diren edukietan eta aplikazioetan akatsik egon ez dadin, edonoiz horiek aldatu ahal izateko eskumena gordez. Tratamenduaren Arduradunak berariaz ukatzen du webgune honetako edukietan izandako akats edo ez-agertzen ondoriozko erantzukizuna, baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- edo eguneratze-faltaren ondoriozko kalteengatikoa ere.

Webguneak beste webgune batzuetarako estekak eskain ditzake, edo bilatzaileen bidez edo antzeko tresnen bidez horietara sartzea ahalbidetu dezake. Tratamenduaren Arduradunak es du inolako erantzukizunik estekatutako gune horien gainean, ezta bilaketen emaitzen gainean ere, izan ere, ez du inolako kontrolik horien eta bertan eskainitako edukien, produktuen edo zerbitzuen gainean. Zerbitzu hauen helburua beste informazio-iturri batzuen berri ematea da. Beraz, pertsona erabiltzailea berariazko erantzukizunez sartzen da edukietara, eta bertan arautzen diren baldintzetan. Tratamenduaren arduradunaren edo hirugarrenen titulartasuneko gizarte-sareetarako edo sare profesionaletarako esteken kasuan, horietako erabilera-baldintzak bete beharko dira.

Tratamenduaren Arduradunak ez du inolako erantzukizunik izango webgunea edo bertako edukiak eta aplikazioak erabiltzetik erator daitezkeen ondorio, kalte edo galeren gainean, informatika-kalteak edo birusak edo edozein software maltzur sartzea barne. Tratamenduaren Arduradunak ez du bermatzen webgunean, hirugarren pertsonek sartuta, pertsona erabiltzaileen sistema fisiko edo logikoetan aldaketak eragin ditzakeen birusik eta bestelako elementu kaltegarririk ez egotea, baina hori ez gertatzeko eskura dituen bitartekoak erabiliko ditu.

Tratamenduaren Arduradunak eskubidea gordetzen du, edonoiz, aurretik ohartarazi gabe edo berariaz justifikatu beharrik gabe, webgune honetako diseinua, konfigurazioa edo bertan jasotzen den informazioa aldatzeko edo ezabatzeko. Tratamenduaren Arduraduna ez da aldaketa horiek eragin ditzaketen kalteen erantzule. Haatik, eskura dituen bitartekoak erabiliko ditu pertsona erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

 

5. Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honen eta bertako elementuen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak, besteak beste, orrialdeak, sekzioak, egitura, atalak, itxura, diseinua, pantailak, informazioa eta bere aplikazioak, datu-baseak, iturburu-kodea, testuak, argazkiak, irudiak, soinua, audioak, bideoak, animazioak, aurkezpenak, kolore-konbinazioak, produktuak eta zerbitzuak, markak, logotipoak, lemak, metadatuak, barne, adierazpen izaera hutsarekin, Tratamendu Arduratsuaren jabetza esklusiboa dira (besterik zehaztu ezean), eta berak gordetzen ditu ustiapen-eskubide guztiak.

Webgunean sartu edo nabigatzeak ez dakar, inolaz ere, MLAKOOP sozietate kooperatiboak bere jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak ukatzen edo eskualdatzen dituenik, edo pertsona erabiltzaileari osorik ezo zati batean lagatzen dizkionik

Debekatuta dago webgune honetako edukiekin eta aplikazioekin lotuta edozein kopia, erreprodukzio, deskarga, banaketa, merkaturatze, komunikazio publiko, eraldaketa edo beste edozein jarduera egitea, Tratamenduaren Arduradunak aurretik, berariaz eta idatziz baimendu ezean.

Pertsona erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunearen eta bertako edukien titulartasuna kaltetu dezakeen ekintzarik ez egiteko. Webgune honetako informazioa eta aplikazioak baimenik gabe erabiltzeak, eta MLAKOOP sozietate kooperatiboaren edo, hala badagokio, beste titular batzuen jabetza intelektual eta industrialeko eskubideetan eragindako kalteek, legez egokiak diren ekintzak ekar ditzakete eta, hala badagokio, horretatik erator daitezkeen erantzukizunak sortu daitezke, zigor eta ekonomia izaerakoak barne.

 

6. Indarraldia eta aldaketak

MLAKOOP sozietate kooperatiboak, bere irizpidearen arabera, Baldintza hauek aldatzeko eskubidea gordetzen du, legegintza-aldaketetara egokitzeko zein beste eguneratze edo hobekuntza zenbait egiteko xedez. Aldaketa horiek webgunean argitaratzen direnetik aurrera izango dira baliozkoak. Pertsona erabiltzaileekiko harremana webgunera sartzean aurreikusten diren arauen araberakoa izango da. Hori dela eta, MLAKOOP sozietate kooperatiboak Baldintza horiek berrikustea gomendatzen dizu webgunera konektatzen zaren bakoitzean.

 

7. Jurisdikzioa

MLAKOOP sozietate kooperatiboaren eta pertsona erabiltzailearen arteko harremanak legeria aplikagarriari buruz indarrean den araudian xedatutakoarekin eta eskumeneko jurisdikzioarekin bat etorriz ezarriko da. Haatik, araudian aurreikusten denean aldeak foru baten mende jartzeko aukera, Tratamenduaren Arduraduna eta pertsona erabiltzailea Bergarako (Gipuzkoa, Espainia) Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira, legokiekeen beste edozein foruri berariaz uko eginez.

MLAKOOP sozietate kooperatiboak aurreko baldintzak betetzen ote diren begiratuko du, eta bere webgunean aurkeztutako edukiak modu egokian erabiltzen ote diren, Zuzenbidez legozkiokeen ekintza zibil eta penal guztiak erabiliz, izaera ekonomikokoak barne.

 

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa: Pribatutasun-politika

Gizarte-sareetan presentzia izateari buruzko informazioa: Gizarte-sareak

Cookieen erabilerari buruzko informazioa: Cookieen politika

Datuen Babeserako Ordezkariari buruzko informazioa: Datuen Babeserako Ordezkaria

Kanal Etikorako sarbidea: Kanal Etikoa