Datuak babesteko ordezkaria
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko araudian ezarritakoa betez, bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko EB 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (“DBEO”), eta Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa ("DBEGBLO") aintzat hartuz, Mondragon Lingua-Alecop, S.Coop. (“MLAKOOP”) sozietate kooperatiboak jakinarazten du Datuak Babesteko Ordezkari bat izendatu duela, eta pertsona interesdun guztien eskura jartzen ditu pertsona horrekin harremanetan jartzeko datuak:
- Erakundea: DPO BIDE, S.L.
- Helbidea: Azkoitia plaza 5, 2.D - 20011 Donostia (Gipuzkoa)
- Telefono-zenbakia: (+34) 943453588
- Helbide elektronikoa: ml@dpobide.com